Guardiako txangorako izen-ematea zabalik, gaurtik

Ubane Madera Zangitu mai 02, 10:26 Soraluze

Batzuk karta-jokoen txapelketan, beste batzuk Errioxarako irteera prestatzen, lanean buru-belari dabiltza Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Justu, gaur, eguena, zabalduko dute maiatzaren 22an Guardiara egingo duten irteerarako izen-ematea. Karta-jokoei dagokienez, bikote bat sailkatu da eskualde arteko txapelketarako musean eta beste bat tokan.

Ekainaren 1ean zabalduko dituzte Mintxetako igerilekuak

Erredakzioa mai 02, 09:01 Soraluze

Mintxetako igerilekuak ekainaren 1ean zabalduko dituzte, eta irailaren 29an itxi. Lau hilabeteko iraupena izango du aurten beraz, Mintxetako uda denboraldiak. Soraluzetar asko joan ohi da Elgoibarko igerilekuetara.

Udaletxeko batzar aretoan, Soraluze