Galtzagorriekin elkarlanean eta Katapulta Tour zirkuituaren barruan antolatutako monologo-saioa. Bost umorogilek gaztek osatutako bost bakarrizketa formatuko proiektua da. Parte-hartzaileak: Mikel Irazusta (Donostia) Maialen Sorzabalbere (Donostia) María Blanco (Zestoa) Julen Portillo (Zarautz) Iker Plazaola (Oñati)
Pello Sarasuak zuzendutako dokumentalaren proiekzioa eskainiko da, Mikel Santiagoren aurkezpenarekin batera. 500 urtetik gora daramatzate Frantziskotarrek Arantzazun. Beren espiritualtasunean oinarrituta harreman estua izan dute beti herritarrekin. Arantzazu ez litzateke gaur dena izango herririk gabe, eta herria ere bestelakoa litzateke Arantzazu gabe.
Krabelin Pintura eskolako ikasleen lanak ikusi ahal izango dira erakusketan. Ordutegia Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00 Zapatutan: 12:00 - 13:30