api 11 Soraluze
Atzo, eguaztena, urteko batzar nagusia egin zuen Soraluze Kooperatiba Elkarteak. Azaldu zutenez, iaz Co-Aliment taldearekin ibilbidea abiarazi zutenetik, saltokiko produktuen aukera handitu egin dute eta prezioak merketu. Horren eraginez, orain erosle gehiago ibiltzen dela esan zuten. Horrekin batera, galerak izan arren, iazkoen ia erdiak izan direla jakinarazi zuten. Dena den, gaineratu zuten, salmentek marjina txikia lagatzen dutela, saltokiaren egoera “larria” dela eta bertan erosten segitu beharra dagoela.
api 10 Soraluze
Gaur, apirilak 10, Ohiko Batzar Nagusia egingo du Soraluze Kooperatiba Elkarteak. Besteak beste, iaz, kooperatibak Co-Aliment taldearen eskutik abiatu zuen ibilbidea aztertuko dute, iazko kontu ekonomikoak mahai-gaineratuko dituzte eta Kontseilu Zuzendari eta Zaindariko hiru kide berri aukeratuko dituzte, bozketaz. 20:00etan da hitzordua, Herri Antzokian. 900 bat bazkide daude deituta.