Beherantz segitzen du langabeziak

Ubane Madera Zangitu mai 10 Soraluze

Apirilean ere, behera egin du langabeziak Soraluzen. 2024a hasi zenetik ekindako beheranzko joerari eutsi dio, beraz, langabeziak. Oraingo honetan, %11,44ko tasa kontabilizatu dute, 200 langabe eta hori bai, segitzen du Debabarreneko bigarren langabezia-tasarik altuena izaten, Eibarkoaren atzetik. Debabarrenean, bakarrik Elgoibarren egin du gora langabeziak apirilean.

Soraluce kooperatibak LEED ingurugiro ziurtagiri entzutetsua eskuratu du

Egoitz Unamuno mai 09 Soraluze

Soraluce kooperatibak LEED (Leadership in Energy and Environmental Design) ziurtagiri entzutetsua jaso du muntaketa planta berrirako. Ziurtagiriarekin, kooperatibak "ingurumen jasangarritasunarekin duen konpromisoa berretsi du".