Kanal honetan, pentsio publiko duinen alde edo pentsiodunen mugimendutik egiten ari diren ekimenen berri emango da.
Gauzatzeke dauden aldarrikapenak aztertzeko hitzordu eskea agintariei

Ubane Madera Zangitu mai 10 Soraluze

Bankuen eta enpresa energetikoen etekinak kritikatu zituzten pentsio publiko duinen aldeko elkarretaratzean, salatuz, haiek irabaziak biderkatzen ari direla gainontzekoei bizitzaren kostua etengabe igotzen ari zaien bitartean. Bestalde, jakinarazi zuten hitzordua eskatu diotela Elma Saiz Espainiako Gobernuko ministroari, gauzatzeke dauden pentsiodunen aldarrikapenak aztertzeko.