Guardiako txangorako izen-ematea zabalik, gaurtik

Ubane Madera Zangitu 2024ko mai. 2a, 10:26

Batzuk karta-jokoen txapelketan, beste batzuk Errioxarako irteera prestatzen, lanean buru-belari dabiltza Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Justu, gaur, eguena, zabalduko dute maiatzaren 22an Guardiara egingo duten irteerarako izen-ematea. Karta-jokoei dagokienez, bikote bat sailkatu da eskualde arteko txapelketarako musean eta beste bat tokan.

Martitzenean jokatu zituzten eskualdeko karta-joko txapelketak Itxaropena Erretiratuen Elkartean eta Soraluzeko bikote batek lortu zuen eskualde arteko txapelketarako pasea, Mus 8 Erregetan. Bestalde, tokan ere izango da Soraluzeko ordezkaritza.

Errioxarako irteerari dagokionez, berriz, maiatzaren 22an Guardiara joango dira. Heredad Ugarte upategia bisitatuko dute eta bertan bazkaldu. 55 euro kostako da irteera. Gaur, eguena, zabalduko dute izena emateko epea.