Ustezko borroka

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 29a, 17:30

Gaur, astelehena, 15:00ak aldera, Ertzaintzako hiru patruila Soraluzen izan dira, ustezko borroka batengatik. Kalebarreneko bizilagun batek Udaltzaingoari abisatu dio, zaratak eta kolpeak entzun dituelako eta hark Ertzaintzari. Guztiak bertaratu dira eta lekukoen arabera,  borroka bat gertatu da etxe barrukoen artean. Ertzainek ez dute inor atxilotu.