Mobilizazioa
Sindikatuek Palestinaren alde mobilizatzera deitu dituzte langileak

Ubane Madera Zangitu mai 16, 10:50 Soraluze

Bihar, barikua, 12 sindikatuk Palestinaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte, 12:00etan, lantokien aurrean. SOS Rafah-STOP Genozidioa Langileok Palestinarekin leloarekin deitu dituzte mobilizazioak. Soraluzen, besteak beste, Soraluzeko Udaletxeko eta Pil-pilean Euskaltzaleon Elkarteko hainbat langilek bat egingo dute deialdiarekin. 

Pibote hidraulikoak eta baldosak konpontzeko eskatu du EAJ-PNVren udal taldeak

Ubane Madera Zangitu mai 14 Soraluze

Soraluzeko EAJ-PNV udal taldeak herriko alde zaharreko pibote hidraulikoak eta apurtuta dauden kaleetako baldosak zaharberritzeko eskatu dio Udal Gobernuari. Oposizioko alderdiari ez zaio “zilegi” iruditzen piboteen ordez konoak daudenez, gidariak ibilgailutik jaitsi beharra haiek kendu eta gero berriro ipintzeko. Bestalde, jakinarazi du “zenbait kaletan zoruko baldosak apurtuta” izatearen ondorioz “zenbait herritar” erori egin direla.