Mikel Santiago frantziskotarra Arantzazu dokumentalaren proiekzioan izango da gaur

Egoitz Unamuno mai 15 Soraluze

Gaur arratsaldean, 'Arantzazu',  dokumentala proiektatuko dute antzokian eta bertan izango da Mikel Santiago frantziskotar fraide plazentziatarra ere, bere testigantza eman eta dokumentalean kontatzen direnak osatzeko. Izan ere, Santiago 2021etik bizi da Arantzazuko santutegian. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta ordubete pasatxo iraungo du (70 min.).  

Ezoziko Ama Abesbatzaren grabazioa “garbia eta polita”

Ubane Madera Zangitu mai 13 Soraluze

Bataren eta bestearen laudorioak jaso ditu Ezoziko Ama Abesbatzak Kukubiku egitasmoko diskoaren grabazioan izandako partaidetzaz. “Lan gogorra” izan dela diote, baina oso gustura daude emaitzarekin, abesbatzaren zuzendariak jakinarazi dienez, antolatzaileak “oso pozik” geratu dira soraluzetarren saioarekin.

Gaztetxean, Soraluze
Karakateko aparkalekua, Soraluze
Udal liburutegian, Soraluze