Erleak lekualdatu dituzte Institutuko leiho batetik
Jakitzeko modukua

Egoitz Unamuno mai 13 Soraluze

Gaur arratsaldean, suhiltzaileak eta erlazain bat izan dira Institutuan eta bertako leiho batean zeuden erleak lekualdatu dituzte. Erlazaina jasogailu baten laguntzaz hurreratu da leiho ertzera eta kea baliatuta, erleak erlauntz-kaxa batean sartu ditu eta horrela, arazorik gabe, libratu dute leihoa. Institutuko irakasleen arabera, ez da lehen aldia erleak leku horretan pilatu direna, iaz ere leku horretan bertan pilatu omen ziren. 

Bertako zuhaitz gehiago landatzeko dirulaguntza berria

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala mai 10 Soraluze

Bertako 4.224 zuhaitz gehiago landatuko ditu Udalak Muskiritzuko mendilerroan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak emandako 47.869 euroko dirulaguntzari esker.