Presen auzia

Gezurren hankak motz-motzak dira

Marian Begil 2024ko api. 8a, 17:40

Gaur bisita gidatua Elizondon. Han, presa babesten dute, eta, gainera, harro-harro, turistikoki esplotatzen dute. Eta jendeak esaten duen bezala, gezurren hankak motz-motzak dira.

GAIZKA ARANGUREN jakintsuak ipuin bat kontatu zigun, Elizondon ez zutela presa botatzen zergatik mugi zitzakeen etxeen zimenduak.

Ohhhhh a ze kasualitatea!!!! Gaur egun, gidariak esan digu mantentzen dela PRESIO HERRIKOIARENGAITIK, nahiz eta Europatik proposatu zuten bota egin behar zela. Ezaguna egiten zaizue? Niri bai.

Elizondoko Udala BILDUk gobernatzen du. KASUALITATEA, SORALUZEN BEZALAXE!!!!! Baina kudeaketa desberdina da.

Hemen, soraluzetarren 634 sinadurak sartu dituzte kajoian, ERREFERENDUM bat eskatzen, guk erabaki dezagun bota edo mantendu.

Harritzen nau Elizondon gobernatzen dutenak Soraluzeko alderdi berekoak izanik, eta herriaren erabakitzeko eskubidea babesten duen alderdiak izanik, Soraluzeko Udalaren jarrera Erreferendum bat egiteko 634 sinadurarekin egindako eskaerari muzin egitea izateak.