Pentsioei buruzko gezurrak salatu eta Europako hauteskundeetara begira jarri dira pentsiodunak

Ubane Madera Zangitu mai 18, 09:01 Soraluze

Bertan diren Europako hauteskundeei begira jarri eta botoa ematerakoan, “pentsio publikoen etsaiak” gogoan izateko eskatu zuten asteleheneko elkarretaratzean. “Europako hauteskundeen osteko marea erreakzionarioa areagotu egin daiteke eskuindarren eta eskuin muturrekoen indartzearekin”, ohartarazi zuten. Bestelakoen artean, jakinarazi zuten maiatzaren 23an eta 24an Pentsiodunen Topaketa egingo dutela Sarrikoko fakultatean.

Genozidioa gerarazteko eskaera

Ubane Madera Zangitu mai 17, 12:45 Soraluze

Sindikatuek egindako deiarekin bat eginez, Kontzejupean elkartu dira udaletxeko langileak eta beste zenbait herritar, 30 bat lagun guztira. Palestinako bandera eskuetan, Israel egiten ari den genozidioa gerarazteko eskatu dute.