Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien Soraluzen, nabarmen gora eginez

Erredakzioa 2024ko api. 21a, 21:12
Soraluzeko EH Bilduko kideak pozik emaitzarekin.

Soraluzen EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, nabarmen gora eginez 2020koekin alderatuta. Bigarren izan da EAJ-PNV alderdia, kasu honetan, apur bat jaitsita. Hirugarren alderdia izan da PSE-EE, bototan gora eginda. 

Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetan baino boto dezente gehiago eskuratuta,  gaur EH Bildu izan da lehen indarra Soraluzen. Haren ondoren geratu da EAJ-PNV, apur bat jaitsita eta, hirugarren izan da PSE-EE, baina bototan gora eginda. Bestalde, aurreikuspenak bete eta oso boto kopuru txikia eskuratu dute PPk, Podemosek, Sumarrek zein VOXek. Dena den, PPk boto gehiago jaso ditu.

Jarraitu kontaketa ofiziala eta Debabarreneko herrietako emaitzak HEMEN