Bihar, hockey liga Aranen

Ubane Madera Zangitu 2024ko mai. 4a, 09:01

Bihar, domeka, Marraseko benjaminek hockey ligako azken partidak jokatuko dituzte, Araneko frontoian. Etxekoen kasuan, 11:15ean eta 14:15ean jokatuko dituzte dagozkien partidak, Dragonsen eta Muskerrak taldeen kontra, hurrenez hurren. Bestalde, datorren maiatzaren 9tik ekainera bitartean, LH2-3ko umeentzat ate irekiak izango dira eguenetako entrenamenduetan, ordutan.

Bihar, 09:15ean hasiko dira hockey ligako partidak. Honako norgehiagokak izango dira Araneko frontoian:

Bestalde, datorren astetik, maiatzaren 9tik ekainaren 20ra bitartean, LH2-LH3ko umeek hockeya probatu ahal izango dute, eguenetako entrenamenduak ate irekien saio bihurtuko baitituzte Marras Irristaketa Taldekoek. 

18:30ean hasiko dira entrenamenduak, Araneko frontoian eta bertaratzeko, patinak, kaskoa eta babesak eramatea komeni da. Dena den, materialik ez duena ere bertara daiteke eta bertan lagako diote beharrezko guztia.