Soraluze BHI Institutuko Keixeta guraso elkartearen batzarra, eguenean

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 22a, 18:18

Eguenean, apirilaren 25ean, Keixetak, Institutuko guraso elkarteak urteko batzarra egingo du Tolarekua aretoan. 19:00etan hasiko da eta besteak beste, Zuzendaritza Batzordearekin lotutako bi puntu izango dituzte aztergai: haren funtzionamendu berria onartzea eta Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzea.

Egueneko batzarrean, guztira, bost puntu izango dituzte mahai gainean.

  • 1. Aurreko Batzarreko akta irakurketa eta, horrela badagokio, onarpena.
  • 2. 2023 urteko diru kontuak.
  • 3. Zuzendaritza Batzordearen funtzionamendu berria onartzea
  • 4. Zuzendaritza Batzorde berriaren hautaketa.
  • 5. Galdera eta eskariak  

Zuzendaritza Batzordeari dagokionez, joan den astean bidali zitzaien gurasoei batzorde hori aukeratzeko hautagaien zerrenda. Guztira, bost kide berri aukeratu behar dira eta egueneko batzarrean jakinaraziko dute zeinek eskuratu duten boto gehien.