Jakitzeko modukua

Harrera elkarteak errifak salduko ditu barikuan eta zapatuan

Erredakzioa 2022ko abe. 1a, 16:52

Harrerak zozkatuko duen saskia.

Harrera elkarteak jakinarazi du bariku arratsaldean (19:00-21:00) eta zapatu goizean (10:00-14:00) errifak salduko dituela ondoren jakiz eta edariz osatutako saskia zozkatzeko. Jasotako dirua kartzelatik atera edo erbestetik itzuli diren herritarrei laguntzeko erabiliko dute.  

Soraluzeko Harrera Elkarteak 2013an abiatu zuen bere jarduna eta Euskal Herri mailako Harrera Elkartearekin batera, kartzelatik edo erbestetik datozen euskal herritarrei asistentzia eskaintzea du helburu: “alde batetik, tramite burokratikoak kudeatzen laguntzea eta bestetik, beharrizan larrian ailegatzen diren pertsonei gizarteratze duina eskaintzea”.