Jakitzeko modukua

Bi txakurkume topatu dituzte Karakaten

Erredakzioa 2022ko urr. 12a, 20:31

Karakaten topatu duten txakurkumeetako bat.

M.Q. herritarrak Plaentxia.eus-i jakinarazi dionez, gaur arratsaldean Karakatera joan direnean bi txakurkume topatu dituzte bertan, artzai txakur alemaniar arrazakoak, hiru-lau hilabete ingurukoak. Inguruan inor ez zegoenez, txakurkumeak jaso egin dituzte eta orain etxean dituzte garbituta, nahiz eta ezingo dituzten luzaroan etxean eduki. Ez dakite jabeak galdu egin dituen ala nahita laga dituen han eta horregatik laguntza eskatzen dute jabeak bilatzeko edo bestela interesa duen norbaitek txakurrak adoptatzeko. Laguntzeko modua dutenek deitu edo idatz dezakete 645715050 mugikor zenbakira.