TXISTUko Entzunaldian adin askotako ikusle eta musikariak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2024ko api. 24a, 21:42

Udaberriko Entzunaldiak zabaldu zituen atzo Txistuko Entzunaldiak

Herriko Txistulariek kontzertu hasieran pare bat pieza jo zituzten, ongietorria emateko familia eta lagunei. Ondoren ikasle txikienetik naguenerarte, Kontrapasak, Zortzikoak, Euskal bertso doinuak, soka dantzako doinu bat, faandango arinarinak, eta nola ez Kalejirak entzun ahal izan ziren. Ikasle gutxi izan arren, denon artean elkarbanatuta kontzertu alaia izan zen.