Autobusa Herri Urratsera joateko

Maiatzaren 12an, Soraluzetik Herri Urrats jaira joateko izen-ematea zabaldu du Pil-pileanek. Izena eman daiteke maiatzaren 6ra arte, HEMEN

Maiatzeko bigarren domekan ospatuko da aurten ere Iparraldeko Ikastolen aldeko jaia Senperen, Ortzadarra lemapean. Urtero bezala, egun osoan zehar kultur emanaldiz betetako egitaraua izango da. 

Senperera joan nahi duten plazentziatarrei Soraluzetik bertatik autobusean joateko aukera eskaini nahian, Pil-pileanek interesa duten herritarren izenak jasoko ditu HEMEN, ondoren inguruko herrietan antolatu dituzten autobusen bitartez bideratu ahal izateko. Maiatzaren 7an izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie zein izango den autobusaren ordutegia. 

Txartelaren prezioa 10eurokoa izango da Pil-pileaneko bazkideentzat eta 12 eurokoa gainerakoentzako. Izena emateko azken eguna, maiatzaren 9a, eguerdiko 12:00etan.